I. MARTXOAK 8ko EMAKUME LANGILEAREN EGUNAREN LAN ARTISTIKOEN LEHIAKETA.

Arrate Kultur Elakarteak Martxoak 8ko Emakume Langilearen eguna dela eta, I.  Lan Artistikoen Lehiaketa antolatu du. 18 urte baino gehiagoko Eibarreko edozein biztanlek har dezake parte.

Arte lanek data honen esanahiarekin nolabaiteko lotura izango dute, teknika askea izanda eta ondorioz, edozein alorretako lanak aurkeztuz, margoa, eskultura, argazkilaritza, bideartea, marrazkia, e,a.

Lanak, partaidearen datuak ( izena, abizenak eta teléfono zenbakia) eramango dituen gutun-azal zuri batekin batera aurkeztuko dira, kanpoaldean lanaren izenburua adieraziz.

Arrate Kultur Elkarteko bulegoan aurkeztu beharko dira Otsailak 28a baino lehen.

Kultuko epaimahaiak 200€-ko saria eramango duen  irabazle bakar bat izendatuko du.

Lan guztiek, Arrate Kultur Elakerteak, TOPALEKU arteoan, Martxoak 8-tik 24-ra antolatuko duen erakusketan parte hartuko dute. Irabazlearen jakinarazpena eta sariaren banaketa, erakusketaren inagurazioan izango da. Bertan partaide guztientzat eta ekitaldi honetara etorri nahi duen edonorentzat luntx bat emango da.

Erakusketa bukatutakoan, partaideek lanak jasotzera pasa beharko dute Martxoak 25 eta 27 bitartean, biak barne.

 

Arrate Kultur Elkartea.