HELBIDE BERRIAN GAUDE !!!
BIHARRIAN
UBITXA 16, BEHEA

X Ez erakutsi mezu hau gehiago

Online ikastaroa: Sormena Sustatu

Online ikastaroa: Sormena Sustatu

Pinturaren bidez garapen pertsonalerako Online tailerra. Harritu egingo zara “zure lengoaia piktorikoa” ezagutzen duzunean.

Pintura adierazpen pertsonal gisa esperimentatzeko erabili nahi duten pertsonei zuzendua, beren eguneroko errutinatik irten nahi dutenentzat edota besterik gabe, esperientzia artistiko eta pertsonal bat etxeko erosotasunetik bilatzen dutenentzat.

Ikastaro honek sormena, adierazpena eta hausnarketa sustatzen lagun dezake.

Pentsamendu kritikoa, konfiantza eta auto-estima susta dezake.

Ongizatea eta bizi-kalitatea hobetu.

Ez da arte-ezagutzarik behar.

Tailerra egiteko modua:

Ikasleari, astero, ikasgai bat bidaliko zaio, sormen-prozesuan gidari izango duena.

Ikasgaia amaitu ostean, ikasleak posta elektroniko bidez bidaliko du, aurreikusitako epearen barruan, irakaslearekin feedback bat egon dadin.

Hark gidatuko du eta egin beharreko hurrengo urratsak zein diren jakinaraziko dio.

Ariketa batek 4 ikasgai izango ditu (astean ikasgai bat).

Online ikastaroa: Sormena Sustatu

Materiala:

Materiala oso sinplea izango da, eskura erraza.

Kamera digitala edo eskanerra eta Internet konexioa edo Smartphone bat beharko dira.

Anima zaitez proba egitera!

Ikastaroaren iraupena:

Ostiralero bidaliko da ikasgaia, eta ikasleak aste guztia izango du egin ahal izateko, eta ostegunerako edo, gehienez ere, ostiral goizerako bidali beharko dio irakasleari.

Irailetik ekainera egin ahal izango da.

KUOTA ETA ORDAINKETA:

kontsultatu.


^