HELBIDE BERRIAN GAUDE !!!
BIHARRIAN
UBITXA 16, BEHEA

X Ez erakutsi mezu hau gehiago

Udako Tailer Trinkoak. 2016eko uztaila

Aire Zabaleko Pintura Tailerra, Maite Arriaga

Aire Zabaleko Pintura Tailerra

Gustatuko litzaizuke eguraldi onaz gozatzea paisaia eder baten aurrean edo itzalean, eraikin entzutetsu bati begira, eta gainera, horiek oihal batean irudikatzea?

Hauxe da zure tailerra.

Izena eman eta aire zabalean marrazten eta margotzen ikasiko duzu, pintura azkarrak eginaz.

Horretarako gure artean izango ditugu Esteban Oroz Eibarko margolari handia eta Maite Arriaga.

Gutxienez 3 parte-hartzaile.

LEKUA:

Maite Arriagaren tailerrean elkartuko gara.

Ubitxa 16, bajo (Biharrian). Eibar. Gipuzkoa.

IKASTAROAREN IRAUPENA:

3 egun. Uztailak 4tik – 7ra.

ORDUTEGIA:

2 txanda:

Goizetan (11:00 – 13:00)
Arratsaldetan (16:00 -18:00)

KUOTA ETA ORDAINKETA:

60 euro.

Ikastaroaren dataren aurretik, banku-transferentzia bidez, webgunean izena eman dutenek. Edo eskudirutan ikastaroaren egunean bertan.

^

Haurrak Sortzaile tailerra, Maite Arriaga

Haurrak Sortzaile

Haurrak sormen eta adierazpen artistikoan murgiltzeko tailerra, pinturaren bidez, hainbat sormen-modalitatetan.

Haurrek askotariko adierazpideak deskubritzea eta praktikatzea oso garrantzitsua da, eskolan ikasten dituzten beste materiak bezain garrantzitsua.

Uda garai paregabea izan daiteke praktikatzeko eta irudimena martxan jartzeko. Ongi pasako dute sortzen, adierazten eta beste haurrekin erlazionatzen.

4 eta 12 urte bitarteko haurrak.

LEKUA:

Maite Arriagaren tailerrean.

Ubitxa 16, bajo (Biharrian). Eibar. Gipuzkoa.

IKASTAROAREN IRAUPENA:

Uztailak 11tik – 29ra (3 aste) astelehenetik ostiralera.

ORDUTEGIA:

Goizez (10:00 – 13:00) eta arratsaldez (15:00 – 17:00)

KUOTA ETA ORDAINKETA:

Aste 1 : 95 euro
2 aste: 185 euro ( % 5eko deskontua)
3 aste: 270 euro ( % 10eko deskontua)

Nota: Izena ematerakoan, plaza erreserbatzeagatik, aste bakoitzeko, 10 euro ordaindu beharko dira eta ikastaro hasieran dagokion kuotaren beste guztia.

Ikastaroaren dataren aurretik, banku-transferentzia bidez, webgunean izena eman dutenek. Edo eskudirutan ikastaroaren egunean bertan.

^

Yoga eta pintura, Maite Arriagan tailerra

Yoga & Pintura

Atsedenaldi bat behar duzu eta zure gorputz eta adimenari tarte bat eskaini, emozioak askatu eta zure barneko “nia”-rekin konektatzeko?

Eskain iezazkiozu zure buruari ordu batzuk 5 egunetan zehar, eta yoga eta arte-terapiaren onurak, ongizatea, oreka, sormena eta barne-ezagutza eskuratuko dituzu.

Udarako puntu-puntuan jarriko zara!

Gehienez 7 ikasle. 18 urte baino gehiago dutenentzat.

LEKUA:

Maite Arriagaren tailerrean.

Ubitxa 16, bajo (Biharrian). Eibar. Gipuzkoa.

IKASTAROAREN IRAUPENA:

5 egun. Uztailaren 20tik 24ra.

ORDUTEGIA:

Arratsaldetan (16:00-20:00)

KUOTA ETA ORDAINKETA:

120 euro.

Ikastaroaren dataren aurretik, banku-transferentzia bidez, webgunean izena eman dutenek. Edo eskudirutan ikastaroaren egunean bertan.

^

Arte-terapia

Arte-terapia

Norbere burua ezagutzeko ikastaro trinkoa; martxan jartzen den margotze-prozesuak pertsona bere nian barneratzen du. Margotze-lanean sortzen diren bizipen eta prozesuek “hemen eta orain” eta meditazioa eragiteaz gain, egunerokotasun pertsonalak (emozionalak nahiz sentsorialak) ulertuaz prozesatzen erakusten dute, eta denbora batean egiten den lanaren bidez, terapia pertsonal bat egiten da, gure barrutik sortzen diren irudien bidez, horiei arreta eskainiz.

Entzun zure barneko ahotsa. Zure lekua erreserba ezazu.

LEKUA:

Maite Arriagaren tailerrean elkartuko gara.

Ubitxa 16, bajo (Biharrian). Eibar. Gipuzkoa.

IKASTAROAREN IRAUPENA:

5 egun. Uztailaren 27tik 31era.

ORDUTEGIA:

Goizetan (9:30 -13:30)

Arratsaldetan (16:00 – 20:00)

KUOTA ETA ORDAINKETA:

120 euro.

Ikastaroaren dataren aurretik, banku-transferentzia bidez, webgunean izena eman dutenek. Edo eskudirutan ikastaroaren egunean bertan.

^


^