Ezagutu Gazte Kide proiektua

Eibarrera iritsi diren gazte etorkinak hartzeko eta herrian integratzen laguntzeko sortutako ekimena. Proiektu pilotu honen bidez, kirolak eta arte-terapiak duten indarra aztertzen dugu.

Marta Loresek Gazte Kide proiektuaren koordinazioa egin du, eta Maite Arriagak gazteak gidatu ditu arte-terapiako saioetan.

Debegesa garapen agentziak bultzatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin eta Eibarko Udalaren, SD Eibarren eta Club Deportivo Eibarren ekarpenei esker, Gazte Kide proiektua jarri dute martxan ikasturte honetan. Ekimen hau Eibarrera iritsi diren gazte etorkinak hartzeko eta herrian integratzen laguntzeko sortu da, eta horretarako kirola eta artea bidelagun izan dituzte.

Proyecto Gazte kide - Maite Arriaga
Gazte kide proiektuan kartela - Maite Arriaga

Informazio gehiago (eta kitto! aldizkariko artikulua)