
Haurrak Sortzaile
Haurrak sormen eta adierazpen artistikoan murgiltzeko tailerra, pinturaren bidez, hainbat sormen-modalitatetan.
Haurrek askotariko adierazpideak deskubritzea eta praktikatzea oso garrantzitsua da, eskolan ikasten dituzten beste materiak bezain garrantzitsua.
Uda garai paregabea izan daiteke praktikatzeko eta irudimena martxan jartzeko. Ongi pasako dute sortzen, adierazten eta beste haurrekin erlazionatzen.
4 eta 12 urte bitarteko haurrak.
LEKUA:
Maite Arriagaren tailerrean.
Ubitxa 16, bajo (Biharrian). Eibar. Gipuzkoa.
DATAK:
1. Astea Ekainak 26tik 30era
2. Astea Uztailak 3tik 7ra
3. Astea Uztailak 10tik 14era
4. Astea Uztailak 17tik 21era
5. Astea Uztailak 26, 27 eta 28a
ORDUTEGIA:
Goizetan: 10:00 – 13:00
PREZIOA:
Lehenengo 4 asteak:
- Astea: 140 Euro (materiala barne).
5. astea:
- Astea: 100 Euro (materiala barne).
APUNTATZEKO DEITU 640792119 ZENBAKIRA

Yoga & Pintura
Atsedenaldi bat behar duzu eta zure gorputz eta adimenari tarte bat eskaini, emozioak askatu eta zure barneko “nia”-rekin konektatzeko?
Eskain iezazkiozu zure buruari ordu batzuk 5 egunetan zehar, eta yoga eta arte-terapiaren onurak, ongizatea, oreka, sormena eta barne-ezagutza eskuratuko dituzu.
Udarako puntu-puntuan jarriko zara!
Gehienez 7 ikasle. 18 urte baino gehiago dutenentzat.
LEKUA:
Maite Arriagaren tailerrean.
Ubitxa 16, bajo (Biharrian). Eibar. Gipuzkoa.
IKASTAROAREN IRAUPENA:
5 egun. Uztailaren 20tik 24ra.
ORDUTEGIA:
Arratsaldetan (16:00-20:00)
KUOTA ETA ORDAINKETA:
120 euro.
Ikastaroaren dataren aurretik, banku-transferentzia bidez, webgunean izena eman dutenek. Edo eskudirutan ikastaroaren egunean bertan.

Arte-terapia
Norbere burua ezagutzeko ikastaro trinkoa; martxan jartzen den margotze-prozesuak pertsona bere nian barneratzen du. Margotze-lanean sortzen diren bizipen eta prozesuek “hemen eta orain” eta meditazioa eragiteaz gain, egunerokotasun pertsonalak (emozionalak nahiz sentsorialak) ulertuaz prozesatzen erakusten dute, eta denbora batean egiten den lanaren bidez, terapia pertsonal bat egiten da, gure barrutik sortzen diren irudien bidez, horiei arreta eskainiz.
Entzun zure barneko ahotsa. Zure lekua erreserba ezazu.
LEKUA:
Maite Arriagaren tailerrean elkartuko gara.
Ubitxa 16, bajo (Biharrian). Eibar. Gipuzkoa.
IKASTAROAREN IRAUPENA:
5 egun. Uztailaren 27tik 31era.
ORDUTEGIA:
Goizetan (9:30 -13:30)
Arratsaldetan (16:00 – 20:00)
KUOTA ETA ORDAINKETA:
120 euro.
Ikastaroaren dataren aurretik, banku-transferentzia bidez, webgunean izena eman dutenek. Edo eskudirutan ikastaroaren egunean bertan.