Maite Arriaga Cave of Dreams-erako aurre-hautatua
Santa Cruz de Tenerifen egin zen tailer/kasting batean parte hartu ondoren, Maite Arriaga aurre-hautatua izan da (64 hautatuetako bat).
Tinglado Film ekoiztetxearen proiektu berriak, Breakthru Films (Polonia) eta Kataluniako Alba Sotorra ekoiztetxearen koprodukzioan, Tenerifen hasi zituen ‘Cave of Dreams’ filmarako hautaketa-probak.
Olio-pinturan espezializatutako 300 artista plastiko baino gehiagok eman zuten izena castingean, nahiz eta, azkenean, 64 margolari hautatu zituzten hasierako fase honetan parte hartzeko.
Goyan inspiratutako filma
‘Cave of Dreams’ jatorrizko ideia da Hugh Welchman zinemagile ingelesarena, ‘Loving Vincent’ filmaren sustatzailea. Garapenean ere parte hartzen dute David Baute, Dorotea Kobiela eta Alba Sotorra zinemagileek.