OSPITALE PSIKIATRIKOETAN PINTURATERAPIA

LOGO HOSPITAL AITA MENNI

Aita Menni Ospitaleko 7 pazienterekin hilabeteko proba pilotu bat egin ondoren, ondoriozta daiteke ordu eta erdiko saioetan arte plastikoak (pintura, kasu honetan) lantzea «oso askatzailea eta atsegina» izan dela, bere iritzien arabera.

Adimen-gaixotasuna duten pertsonek bereziki eskertzen duten gogoeta-prozesu bat da, beren lanetan gogora ekartzen dituzten irudien bidez kontzentratu eta oroitu daitezkeela esaten baitute – modu erraz eta bisualean –. Gainera, adierazpen emozionalari eustea sustatzen du eta emozio positiboak bizitzen laguntzen du. Azkenik, sortzen dituzten koadroen bidez, beren esperientziak, oroitzapenak eta afektuak kontatzeko gai direla sentitzen dute, hizketaren bidez lortutakoaren osagarri eta, unean-unean, eraginkorrago. Horrela, pintura batean islatzea eta adierazi ahal izatea errazagoa eta askatzaileagoa egiten zaie; izan ere, pinturaren bidezko adierazpena hainbat etapa emozionaletatik pasa daitekeen arren, lan honen helburua ongizatea eta gogobetetze-maila handiagoa aurkitzea da.

Oraingo honetan, Ospitaleak ez zuen aurrekontu nahikorik horrelako arteterapia-tailerrak emateko, eta, azkenean, DANOBATGROPUPen dirulaguntzari esker jarri da martxan.

Mota horretako tailerrak ezartzeak eragin positiboa du pertsonengan oro har eta gaixotasun mental jakin bat duten pertsonengan bereziki. Horrela, ematen dituzten onura osasungarriez dudan konbentzimenduagatik, proiektu hau osasun mentalari arreta emateko hainbat erakundetan aurkezteko beharra izaten jarraitu nahi izan nuen beti. Hala egiten jarraitzea espero dut, eta paziente psikiatrikoei arreta emateko zentroetako erabaki-egiturek gustura hartuko dituztela ekimen horiek.

logo-danobatgroup